Udalsarea 21

Udalsarea 21

1992. urtean Rio de Janeiron 170 gobernuren ordezkariak bildu ziren neurrizko garapenaren kontzeptua zehazten ahalegintzeko eta guztien artean munduko garapenaren etorkizunari buruzko ekintza-plana egiteko gidalerroak ezartzeko. Bilera haietan erabaki nagusi batzuk onetsi ziren, horrezkero lanerako arauak izan direnak:

  • INGURUGIROARI BURUZKO RIOKO ADIERAZPENA
  • BASOEI BURUZKO PRINTZIPIO-ADIERAZPENA
  • AGENDA 21 -UDALAK (Neurrizko garapena sustatzeko mundu mailako ekintza-plana)

Azken plan hori ekintzarako egitaraua da. Gobernuek, garapenerako erakundeek eta, batez ere, udalek burutu behar dute, udalak baitira herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak.

Azken plan hori ekintzarako egitaraua da. Gobernuek, garapenerako erakundeek eta, batez ere, udalek burutu behar dute, udalak baitira herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak

1994an, Aalborg hirian (Dinamarka), Neurrizko Garapenaren aldeko Europako Hirien Gutuna (Aalborgeko Gutuna) idatzi zen eta 330etik gora udalerrik sinatu zuten. Gutuna sinatuz gero, udalerriko agintariek konpromisoa hartu behar dute "Agenda 21-Udalak" prozesuan parte hartzeko.

Aldi berean, Neurrizko Garapenaren aldeko Europako Hiri eta Herrien Hirugarren Konferentzian "neurrizko garapena" ren inguruan egin ziren akordioei atxikitzea proposatu da. Konferentzia hori joan den otsailaren 9tik 12ra bitartean egin da Hannover hirian (Alemania) eta "Hannoverko Deia" deitzen zaio.

Honako agiri honi erantsita daude Neurrizko Garapenaren aldeko Europako Hirien Gutunaren (Aalborgeko Gutuna) kopia eta Neurrizko Garapenaren aldeko Europako Hirien 3. Konferentzian aztergai izan zen agiriaren, hots, "Hannaoverko Deia"ren kopia.

Jarraian proposamena azalduko da gure udalerrian neurrizko garapenaren aldeko ekintza-plana sortzeko eta plan hori burutzeko gidalerroak bilduko dituen "Agenda 21- Udalak" agiri bat idazteko.

Lehenengo eta behin hurrengo kontzeptu hau azalduko dugu:

  • Udalaren jarduketa guztietan eragina duen prozesua da. Etorkizuneko gidalerroak, etorkizuneko erreferentzia-esparrua edo garatu nahi den udalerri mota zehazteko prozesua da. Helburua hauxe da: "Udalerrian Neurrizko Garapena sustatzea, hau da, udalerriko biztanleen bizitza-kalitatea hobetzea ingurune naturala hondatu gabe, bai biztanleek eta bai ingurune naturalak iraungo dutela ziurtatzeko" Agenda 21 - Udalak plana burutzeko modu integratuan jardun behar dugu udalerrian, kontuan izanik:
    • Biztanleen gizarte-beharrizanak (hezkuntza, osasuna, etxebizitza, kultura, lana...)
    • Alderdi ekonomikoak (jardueren dibertsifikazioa, enplegu sorkuntza...)
    • Eta eskualdeko ingurugiroa artatu, zaindu eta errespetatu beharra.

Udalerriak berak definitu behar du prozesu metodologikoa, bere ezaugarrien arabera. Prozesu horren azkenean Udalerriko Ekintza Plana edo Udalerrian ezarri beharreko Ekintzen Egitaraua edukiko dugu. Plan horren xede nagusia Neurrizko Garapenaren bidean edo Neurriz Garatzen den Udalerria lortzeko bidean aurrera egitea da. Jarduketa integratuak biltzen ditu gizarte, ekonomia eta ingurugiro arloetan.

    Udalsarea 21

    • Bizkaia 21 Egitasmoa
    • Uraren kudeaketa