Akzioa planaren garapena

Hainbat jarduketa egin nahi dira, besteak beste ondoko hauek:

  • Osasun egitarauak ezartzea.
  • Eskualdean enplegu sorkuntza sustatzea 200.000 m2-ko industri lurrak atonduz. Ekimen horri esker astialdirako eremu handi bat atondu liteke inguruetako udalerri guztientzat.
  • Etxebizitza (babes ofizialeko 60 etxebizitzaren sustapena, burutzapen-aldian)
  • Hezkuntza (Lehen Hezkuntzako Eskola berria eraikitzeko egitaraua)
  • Astialdirako eremu gehiago atontzea nekazalturismoa eta kultura-heziketaren arloko turismoa sustatzeko.
  • Atsedenleku gehiago atontzea.
  • Hondakinak biltzeko sistema berriak ezartzea, batez ere urbanizazio berrietan, eta oztopo arkitektonikoei buruzko arautegi guztiak betetzea.
  • Informazio-orria soartzea, herritarrei ingurugiroaren arloan, Izadiaren artapenaren arloan eta abarreko arloetan egiten diren jarduketan berri emateko.

Hitz gutxitan, azpimarratu behar dugu ezen, "Agenda 21 - Udalak" prozesu batean herritarren partaidetza sustatzen bada, Ekintza Planen burutzapena eta arrakasta ere hobeak izango direla, herritarrak, planean parte hartuz gero, euren plana ere badela konturatzen baitira.