Historia eta armarria

ARMARRIAREN DESKRIBAPENA

Arteako Armarria

Armarri erdibitua:

1., laurendua:
  • 1.1. zilarrean bost gari-eskuta baltz sotuer eran ipinita
  • 1.2. gorrian urrezko palma bat
  • 1.3. gorrian urrezko gaztelua
  • 1.4. zilarrean otso ibiltari baltz bi paluan.
2., erdibitua
  • 2.1. gorrian zitori horizko gurutzea urrean
  • 2.2. zilarrean buru bat kapezetearekin, eta ezkerreko alderditik urteten beso bat ezpata bategaz armatuta, berezko kolorean

HISTORIA

Antzina, gizakien ezargunerik handienak Arratia ibaiaren haraneko ardatzean kokatu ziren, Barazar mendia eta Arabako lautadako norabidean. Erdi Arotik aurrera, antzinako "erret bidearen" kontrola eta ibaiaren aprobetxamendua izan ziren tokiko bizitzaren ardatzak, gehi, jakina, elizateko lurretan gauzatu zen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapena.

Bizkaiko Jaurerrian, Arratiko merindadeko eleizatea; parrokia bi ditu eta erregidore fidel batek gobernatzen eban; Gernikako Batzar Nagusietan 61. eserlekua eta botua eban.

Gallona, Ugarte eta Zarroko dorretxe banderizoak. Ugarte eta Zumelzutarrak ziran familia banderizo garrantzitsuenak.

Azken honeena zan Gazteluko dorretxea eta, orduko ezaugarriak gordeten ez baditu be, oraindino zutik dago. XVII. Mendearen hasieran, Bizkaiko Jaurerriaren erregimendu nagusiko kideen hauteskunde orokorretan Castillo-Elejabeitiak ganboatarren alde egin eban. 1624ko apirilaren 17an Bizkaiko Jaurerriaren Batza Nagusiak, holandar untzien erasoaren bildurrez, Jaurerriaren itsasertz eta portuak gotortzeko erabakia hartu eban eta kapitan ofizialak izendatu zituan uri eta eleizate guztietan. Ortuño de Urizar, bere izeneko oinetxearen jauna izendatu eben Castillo-Elejabeitiako kapitain, baita Dima, Igorre eta Arantzazukoa be. Kapitain eta ofizial izendapen honeek uri eta Jaurerrien arteko gatazkak ekarri zituen; hori dala eta, Felipe IV.a Erregeak, urte horretako azaroan, baliogabetu egin zituan izendapenok.

Andra Mariara eskeinitako parrokia, baita hamarrenak be berari egokiozan patronu zatigarria zan Castillo-ko dorretxearen jabeak aurkezturiko onuradun abade batek zerbitzatzen eban.

Bere barrutian egozan, XIX mendean, berrogei etxe, euren artean Fortunio Martinez de Zumelzuk eta Maria Iñiguez de Elejabeitia bere emazteak 869. urtean Portu eben Castillo-ko jadanik aipatua; Ugarte, Ugartezaharrako etxeak eta Gallano eta 1190. urtean eraiki zan Bildosola Dorreak.

Gaitera Burdinola bi, errota bi , ur-atseko iturri bat eta Andra Mariaren izeneko baseliza bat eukazan.

Gainerako hogeita hamar etxeak Elejabeitiako parrokiaren elizarteak ziran, zeinaren eliza MiguelDeunarei eskeina egoan. Bere Zerbitzurako, Elejabeitiako oinetxearen jabeak eta Dimako Urizarrekoak zati bardinetan aurkeztutako onuradun bat eukan, bion artean banatu eginaz hamarrenen produktua.

Lehena, Fernan Gonzalez-egaz batera Acinas-eko(931) gatazkean parte-hartu eban Sancho Moro-k Portu eba 827. urtean.

Baseliza bi, bata Santiagori eta bestea Martin Deunari eskeinia eta elizgizon batek atenditzen eban estola bat eukazan.

Arratia ibaiak errota eta burdinola bana mugitzen ebazan (XIX. Mendea).