Natura ingurugiroa: Gorbeia

Artea mapa

Arteako herria Gorbeiako Parke Naturalean kokatuta dago. Herri honetatik abiatuz eta orozkorako bidean ezkerraldean Pagomakurreko atsedenlekura garamatzan pista hormigoitu bat aurki dezakegu.

Hemendik Gorbeiako Parke Naturala ezagutzeko bidezidor batzuk irtetzen dira.

Gorbeia natura - eremua Arratia-Nerbioi (Bizkaia) eta Gorbeia mendinguruak (Araba) osatzen dute. Askok uste dute Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde ederrenetako bat dela hau, haren paisaia, kultura eta natura direla kausa.

Paisaiaren ederra, ekosistemaren garrantzía eta flora, fauna eta geomorfologiaren paregabea hartu dira aintzat Gorbeia natura parkea sortzeko.

Gorbeía mendizerra, 20.016 hektarea duelarik, Euskal Autonomia Erkidegoko Parke Naturalik handiena da. Araba eta Bizkaiaren arteko mugan dagoela, Gorbeia mendia arranditsu agertzen zaigu bertan, Kantauri eta Mediterraneoko arroen arteko muga eginez.

Altuera dela eta, eguraldia mendikoa da; neguan, beraz, sarritan egiten du elurra. Mendiguneak berak egiten du pantailarena haize hezeetatik babesteko eta, horren ondorioz, Hegoaldeko isurialdean euriak ez dira Iparraldean bezain ugariak, zonalde altuetan, antzinako pagadiak daude eta, bajuetan, ordea, eguteretan, maioranak. Baias eta Zubialde ibaietan, urzozoa, martin-arrantzalea, Pirinioetako muturluzea eta igaraba aurki ditzakegu. Altube hezeguneak balio ekologiko handia du, istilak, zoikaitzezko txilardegiak eta zoikaztegi hasi berriak baititu. Hortxe babesten dira anfibio asko, antzinako baso zabal-zabaletan.

Iparraldeko isurialdea Arratia Aranerantz jaisten da. Aspaldian harizti ederrak zeuden hor.

  • Gorbeiako Parke Naturala
  • Euskadi turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur