Animaliak eta Hidrologiko

Animaliak

Gorbeiako Parke Naturalean 167 animalia mota ornodun bizi dira. Eurosiberiar jatorriko animaliak dira oro har, eta badira Mediterraneoko zenbait animalia mota ere. Animalia mota guztien artean bereziki azpimarratzekoak dira mendigunearen lur garaienetan bizi diren animalia mota menditarrak eta harkaitzetako motak.

Aipagarriak dira Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dauden zenbait animalia, adibidez igaraba, zeinarentzat baitira ezinbestekoak ur garbia eta egoera onean dauden ibai ertzeko basoak. Baias, Zubialde eta Arratia ibaien ertzetako haltzadien egoera onari esker iraun du bizirik igarabak ibai horietan, eta igarabak ez ezik bizirik diraute Pirinioetako desmanak, buztanikara horiak eta ur-zozoak ere.

Gorbeiako animalia mota nagusia, halere, oreina da. Gorbeialdetik desagertuta egon zen garai batean, baina orain dela zenbait hamarraldi berriro ekarri zen, eta gaur egun erabat bertakotuta dago, eta ugaltzen ari da.

Hidrologiko

Gorbeiako parke naturalean garrantzi handiko hainbat ibai eta erreka jaiotzen dira.

Balio handiko ekosistemen oinarri dira ibai horiek, eta horrekin batera urez hornitzen baitituzte inguruko herriak, biltegi handien bidez, eta Gasteizko eta Bilboko hornidura sistema osatzen duten urtegi handien arroetara isurtzen dira.