Elizak eta ermitak

ANDRA MARIAREN PARROKIA

Andra Mariaren parrokia

SAN MIGUEL ELIZA

San Migue Ermita

SANTIAGO ERMITA

Santiago ermita

SANTAMAÑE ERMITA

Santamañe ermita

SAN MARTIN ERMITA

Izen bereko auzoan dagoen Tours-ko San Martin baseliza muino txiki batean dago, haitzaren gainean alegia, eta inguruan, itsatsita, etxebizitzak diren eraikinak ditu. Begi bakerreko dorre txikiak ematen digu baselizaren berri.

Elizpe estalia du, mendebaldeko horman dagoen sarbidea betetzen du, errekako harriz zolatuta dagoena. Ate hori bi dobelarri handidun arku zorroztuan dago. Atearen ataletariko batean antzinako sarraila gotikoa artatu da, San Miguelen dagoenaren modukoa.

Barruan oin-planoa errektangeluarra da eta gainaldea, zurezkoa, zaldikoen gainean eusten da. Aretoaren argiztapena sabaileiho txikiaren bidez eskuratzen da. Iparraldeko horman zurezko erretaula barroko xehea du eta, bi arkaden azpian, Tours-ko San Martin eta San Antolin martiriaren irudiak ditu.