Dorretxeak

"GALIANO" DORRETXEA

Galiano dorretxea

Ez da hain erraza Galiano etxearen kalifikazioari ekitea. Kokapeneri dagokionean Artea eta Zeberio biltzen dituen bidearen adarraren hasieran dago, San Miguel elizatik hurbil, eta horren arabera badirudi eraikin militarra izan zela; kanpoaldeko itxurari kasu eginez gero (bolumen kubikoa, nahiz eta baxua eta sendoa izan; apareju koordinatua, lau isuraldeko gainaldea, ataurrerik eza). Baina dorreetan ohikoak ziren beste ezaugarri batzuk falta ditu, adibidez, horma lodiak, hormen itxura itxi eta itsua, edota geziak botatzeko baoak.

Bada, hori guztia gehi atzeko fatxadan duen bao geminatua batuta, Galiano etxea XVI. gizaldiaren hasierako dorretxea dela esan dezakegu, arestian aipatu dugun Torrea horren antzeko irudia duena.

"TORREA" DORRETXEA

Gaztelu ere baderitzo, etxe horretatik dator udalerriak lehen zuen izena.

Gurutzearen gaineko gailurrean kokatuta, Andra Mari elizarekin eta Errotazaharrako errotaburdinolarekin bat egiten zuen. Gaur egun, eliza zegoen tokian, hilerria dago. Horren atzean antzinako bandoen arteko gerrako dorrea dago, horren arkitektura Erdi Aro eta Aro Garaikidearen arteko jauzikoa da.

Gaur egun, oso eraldatuta dago, baina artean zilegi da ezaugarririk behinenak antzematea: bolumen kubikoa, kokaera dominatzailea, etxebizitzaren sarbide altua eta bao gotikoak fatxada guztietan.

Aipatzekoak dira dobelarri handidun arku zorrotzaren azpiko atea, fatxada nagusian dagoena harlandu oneko horman alegia, eta mainela falta zaion lehiotzar geminatua mendebaldeko horman. Izan ere, badirudi 1.500 urtea baino beranduagoko obra dela, nahiz eta aurreko fabrikako atalen bat artatu, esaterako korta

"UGARTE" DORRETXEA

Antzeko ezaugarriak ditu, halaber, Ugarte dorretxeak, dena dela, honetan nabarmenagoa da joera errenazentista eta ez dira hain nabarmenak eragin militarrak, bolumen kubikoa laga eta beste bat du, etzanagoa. Jauregiak kanpoaldean duen itxura lehen solairuko baho zorroztuetan oinarritzen da - batzuk xeheak, beste batzuk geminatuak -; beheko solairuak eta ganbarak, ordea, leiho txiki asaetatuen bidez jasotzen dute argiztapena.

Barroko estiloaren barrukoen artean ondokoak aipa deitezke: Zirarrusta etxea, armarri oso ona eta zutaberdi toskaniarrez bornatuta dagoen sarrera oso interesgarria dituena.

Azkenik, XIX. gizaldiko arte neoklasikoari dagokionean, baliorik duen adibide bakarra "Del Barrio" etxetzarra dogu, Biterin 1879an eraiki zena. Obra hori berantiarra da, baina eraikintzaren arloan kalitate onekoa.