Jaiak eta Azokak

  • Santamañe :Uztailan, Santiago egunaren aurreko igandean.
  • Santiago: Ekainaren 25an
  • Herriko Jaiak: Irailaren 8an
  • Migel Deuna: Irailaren 29an
  • Martin Deuna: Azaroaren 11an
  • Olentzero: Abenduaren 24an
  • MerkArtea Azoka

    Janarien eta Eskulanen Euskal Azoka

    Iraileko hirugarren larunbatean egiten da. 10etatik 14etara, herriko plazan eta pilotalekuan. Euskal baserriarekin zerikusia duten janariak eta eskulanak dira azoka honen protagonistak Tradiziozko eskulangintzari bagagozkio, erakusleek jendearen aurrean egiten dituzte ontziak, saskiak etab. keramika, egurra, harria, burdina, lihoa etab. Erabiliz.

    Janariei dagokienez, baserriko produktuak azaltzen dira, kalitatezko zigilua dutelarik, hala nola gazta (jatorriko izenduna), baserriko ogia, eztia, fruituak eta barazkiak, bai usadioen arabera bai prozedura ekologikoz ekoiztuak.

    Antolatzaile: Arteako Udala.
    Tel.: 94 673 92 05

Merkartea 2011

MERKATEA 2011, XVIII. EUKAL ELIKAGAI ETA ARTISAU AZOKA Irailaren 17an, larunbata,  izango da. Aurtengoan ere, azokaren arrakasta lortzeko asmoarekin, Euskal Herriko Baserri inguruko kultura bultzatzeko zenbait ekitaldi berezi antolatzeko asmoekin gabiltza.

Aurretiko izen-emate fitxa eta azokan parte hartzeko baldintzak hemen agertzen dira. Fitxa bidaltzeak ez du esan nahi  usiategiaren partehartzea. Izena emateko azken eguna uztailaren 26an, eguerdiko 14:00etan izango da.

Bidal ezazue fitxa hori eta  eskatzen diren ziurtagarrien kopiak, helbide honetara:

ARTEAKO UDALA
MERKARTEA 2011
HERRIKO PLAZA,1
48142 ARTEA

2011ko Merkartean partehartzeko baldintzak (PDF 35KB)

Merkartea 2011ko eskabidea (PDF 56KB)