Ibilbideak

 

ARTEA-GARAI- ESPARTA-LARRAZABAL- ARTEA

Arteako Gaztelu auzoan hilerria aurkitzen dugu, hemendik ibilbidea hasiko dugu.

Artea
Hilerria:

Hilerritik ezkerralderantz doan bidetxoa hartu eta metro batzutara geure eskumaldean, goialdean Santamañeko atsedenlekua utziko dugu. Bidea metro batzuk jarraituz, BI-3524 errepidearekin topatzen da. Ezkerreko aldetik aurrera eginda, ezkerraldean beherantza doan errepidea aurkituko dugu, baserri eta San Migel eleizara doana, Elexabeitia auzoa hain zuzen ere.

San Miguel:

Bidea segituz Santiagoko baseliza topako dugu.

Santiago:

Honetatik aurrera eginez BI-3513 Bikotxganetik Orozkora doan bidea segituko dugu. Argazkian ikusten den puntuan bideak hesien artean aurrera egiten du. Ia ikusten ez den zubitxoa pasata eta farola batean txuriz eta horiz markatutako gurutze baten alboan.

Garaira bidea:

Bide honetatik Garai auzora helduko gara. Errepidea gorantza segituz, zuhaitzen artean eta menditxo baten gainean San Martin baseliza ikusiko dugu. Errepidetik gorantza eginez argazkietan aurkitzen den tokian egongo gara, orain arte egindako bide guztia argi ikusten delarik.

San Martin:

Bidea gorantza segituz eta San Martin baseliza ezkerraldean utzirik, auzoko azkeneko baserri aurrean egurrezko hesia aurkitzen dugu. Hau pasata eta metro batzutara ezkerraldean argazkian agertzen den bestelako hesia ere pasa behar dugu.

Espartara I:

Bidea aurrera segituz bidegurutze batean eskumalderantz gora doan bidea eta ezkerralderantz behera doazen bi bide ditugu. Bietatik eskumaldekoa hartuko dugu, Esparta auzora eramango gaituena, Berretxikozabala mendiaren hegaletik.

Espartara II:

Bidea segituz, zuhaitz batzuetan marka txuri-horiak ikusiko ditugu, baina batzutan zaila egiten da horiek segitzea. Bidea aurrera eginez amaitu arte, hesi ezberdinak topatzen diren lekura helduko gara, hemendik behera errekatxo bat jeisten delarik.

Espartara III errekatxoa:

Errekatxotik jeitsita hesi batekin topatuko gara, horretarako errekatxoa bera igaroz. Aurrerago eginez argazkian agertzen den ikusmira izango dugu geure atzealdean, hau da, etorri garen bidearena.

Espartara IV:

Aurrera segituz Esparta auzoan egongo gara eta eskumarantza doan errepidea segituz Larrazabal auzoa topatuko dugu arazorik gabe.

Larrazabal:

Lehenengoko baserria pasa eta ezkerralderantz jeisten den bidea hartuko dugu. Honetatik jeitsita argazkian ikusten den puntura helduko gara, Zeanuriko Urreskoatxa mendia argi ikusiz

Urreskoatxa:

Ezkerralderantza zoroetatik jeisten den bidetik errepidea topatuko dugu. Bidea segituz bidea Herriko Plaza auzora bueltatzen da, argazkian Andra Mari eleiza albotik pasata eta aurrera eginez berriz ere hilerrira helduko gara.

Agiriak:

Herri ibilbidea 1 (PDF, 177Kb)

Herri ibilbidea 2 (PDF, 2,1Mb)