Ekomuseoa

Herriko Plaza
48142 Artea
946317086
info@euskalbaserria.com

Informazio gehigarria: Bisita 1 edo 2 ordu.
Jatetxea eta Gaiari buruzko parkea du.

Euskal Baserriaren Ekomuseoa alde zehatz honen ondare kulturala berreskuratu nahi duen zentrua da, beti ere naturaren inguruari lotuta dagoen ikuspegi batetik Gizakiaren eta naturaren adierazpenak ilatzen ditu, eta, halaber, tradizio kulturalak eta arkitektura, eta gizakiaren eta bere inguruaren arteko harremanetan finkatu, horrela, bada, Ekologia eta Etnografia hitzen esangura bilduz.

Helbururik behinena gizakiaren eta naturaren historia esparru zehatzean hedatzean datza, aldietan zehar, arkitektura, natura eta herriaren kultura kontuan hartuz eta historia natural eta ekologikoaren laburpena eginez.

Beste alde batetik, oso garrantzitsua da mota honetako museoen hezkuntzako betebeharra, memoria historikoa edo herriaren kultura hedatzen dutelako funtsean hiriko biztanleen eta eskolumeen artean.

Euskal Baserriaren Ekomuseoaren helburua euskal landa kulturaren hedakuntzan laguntzea da, eskualdeko lehengoratze sozioekonomikoan laguntzea, nekazaritzako bertako elikagaien sustapena egitea eta Gorbeiako Parke Naturaleko bisitarien presioa arintzeko iragazki lanak egiteko tresna laguntzailea izatea.

Euskal Baserriaren Ekomuseoa Artean kokatzeko proiektua administrazio askoren artean, hala toki mailakoak nola probintziakoak eta autonomia erkidegokoak, garatu ziren jarduketa multzoaren amaitzean izan zen, zehatzago Nekazaritza eta Ingurugiroa Foru Sailen eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantsa Sailarena, eta xedea, alde bestetik, aldearen lehengoratze edo garapen sozioekonomikoa izan zen eta, bestetik, Gorbeiako Parke Naturalaren inguruko eskualde taxutu hori natura eta kulturaren arloko turismoaren destino bihurtzea.

J.M. de Barandiaran

"...Euskal etxe tradizionala, izaera ekonomiko, sozial eta erlijiosoa duen erakundea da, bere arbasoen arimekin komunioan egungo biztanle den sendi batek osatua; tradizioaren eramatea eta ukaezinezko funtzio erlijiosoen arduraduna. Honek guztiak egituratu du "Etxea" ukiezintzat hartua, babes eskubidedun eta salduezina izateko eran, sendiak belaunaldiz belaunaldi osorik eta zatikaitz ondorengoei helarazi behar dielarik".

"Oraindik herrian bizi irauten duen Jatorrizko Joeraren arabera, euskalduna Etxea-ri lotua bizi da".

A. Manterola

"Inguruan euskaldunon bizimodu kultural konplexua sortzen, garatzen eta eraldatzen joango den ardatz erakundea da zalantzarik gabe. Pertsonaren askotariko beharrei erantzuna emango dien abiapuntua da Euskal Etxea. Etxeko izateak arbasoekin eta aldi berean garaikideekin uztartzen ditu bertakoak, beraien bizi iraupena bermatzen duelarik"

"Garai urrunetatik lurralde berean tinkatua egon den, eta aldi kultural urgaritatik iragan izanaren arrastoak mantendu dituen aintzinako erakundea da. Hau guztia, ez bere aintzinakotasunaren adierazpen bakarrik eta nagusiki, baizik eta batez ere egoera berrien aurrean bere moldakortasunaren adierazpena da, oinarrizko ezaugarriak mantendu baititu".