Izapide honen bidez zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera egin ahal izango da zerga bi aldiz ez ordainarazteko.
Interesdunak zerga-egitate baten bidez zergak ordaindu dituela jakinaraziko dio zerga-administrazioari eta ondorioz eskatzen zaion ordainketa eteteko eskatuko dio.
Zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera, borondatezko ordainketaren epean zein betearaztekoan eskatu daiteke.
Eskatutako etenaldia, zerga-egitate berberagatik lehenago ordaindutakoaren edo atxikitutakoaren arabera, osorik edo honen zati bat izan daiteke.