Albisteak

 

Koronabirusaren transmisioak (COVID-19) sortutako egoeraren bilakaera ikusita, eta zuhurtzia eta erantzunkizun-printzipioei jarraituz, eta agintari eskudunen aldetik jaso berri ditugun gomendioekin bat etorriz, honako hau,

Jakinarazten dugu:

  1. Beste aginduren bat eman arte, udal-instalazioak aldi baterako itxiko direla, hau da: jubilatuen lokala, liburutegia, ludoteka, txiki-gela, kultur-etxea, frontoia eta kiroldegia.
  2. Udal honek antolatutako kultur jarduerak, irteerak, ikastaroak eta abar bertan behera geratzen direla, beste aginduren bat eman arte.

Egoera honek eskatzen du arduraz jokatzea eta osasun-agintaritzak emandako gomendioak jarraitzea eskatzen dizuegu.

Oharra (PDF 233KB)