Albisteak

 

Berdintasunaren aldeko aurrera pausu bezala, ARTEAko udaletik MURGIBE Aukera Berdintasuneko aholkularitza enpresaren laguntzarekin, Emakume eta gizonen berdintasunarerako I Planaren 2009 – 2012 oinarri izango den Diagnostikoaren txostena egiten hasiko gara, udal plenotik pasatuz martxan jarri aurretik.

Planak hurrengo arlo hauek jorratuko ditu: kultura, kirola, lana, hezkuntza, barneratze soziala eta osasuna, hirigintza eta ingurugiroa, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorraren irizpideak jarraituz.

Emakume eta gizonen baldintza eta egoerari buruzko informazioa biltzeko asmoarekin, batetik datu estatistikoak bilduko dira, bestetik udaleko, herriko eta mankomunitateko pertsonak elkarriztatuko dira eta azkenik, herriko emakume eta gizonekin topaketa batzuk antolatuko dira.

Ahal den partaidetza haundienarekin kontatu nahi dugu, udaleko langile, politikari eta herri osoa sartuz.

Berdintasun Plan bat martxan jartzea tresna oso garrantzitsua da emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko. Hori dela eta, Udaletik Arteako gizon eta emakume guztiei prozesu honetan parte hartzera animatzen zaituztet.

HERRITARREKIN TOPAKETAK:

  • GIZONEN TOPAKETA: Maiatzak 6, 19:00etan ludotekan.
  • 16-35 urte bitarteko EMAKUMEEN TOPAKETA: Maiatzak 8, 19:00etan, ludotekan.
  • 36 urtetik gorako EMAKUMEEN TOPAKETA: Maiatzak, 15, 19:00etan, ludotekan.